2024/04/26 20:00 - 23:30

Afari feminista

Afari feminista
Arrano elkartea, Deba

Apirilaren 26rako bigarren afari feminista antolatu du Deba eta Itziarko talde feministak. Gorputzak izango da oraingo honetarako aukeratutako gaia. Bertan, emakumeek beren gorputzarekin duten erlazioaz hitz egiteko aukera izango dute.

Gaiari buruzko iritziak eta esperientziak entzuteko eta partekatzeko gogoa dutenek aurrez izena eman beharko dute; apirilaren 21a da horretarako azken eguna. Honako formularioan sartuta izena eman daiteke; prezioa, borondatea.