Baso bete zientzia jardunaldien barruan, bi hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, Alzheimer gaixotasuna prebenitu al daiteke hitzaldia eskainiko du Ane Iriondo Neurozientzian doktoreak. Bestetik, Elektroiekin dantzan: argia harrapatu nanoeskala ikusteko solasaldia eskainiko du Mattin Urbieta Fisikan doktoreak.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak 'Mucha GEO en el Valle de la Prehistoria' izeneko irteera geologikoa antolatu du Geolodia 2024ren baitan. Irteera doakoa da, baina edukiera 40 lagunetara mugatuta dagoenez, aurrez izena emateko eskatu dute. Interesatuek honako loturan sartuta eman dezakete izena.
EGITARAUA: 12:00. Ostolaza sarien sari banaketa ekitaldia. 14:30. Bazkari herrikoia. 17:30. Andoni Agirregomezkortaren 'Un vasco de la hostia' umorezko ikuskizuna (gaztelaniaz). 20:30. Skabidean taldearen kontzertua, formatu akustikoan. ***OHARRA: aforo mugatua izango dute ekitaldiek, hori dela eta, gonbidapenak jaso behar dira aurrez. Apirilaren 17an, 18:00etatik aurrera Kultur Elkartean bertan jaso ahalko dira gonbidapenak. Prezioak: ikuskizunen gonbidapenak doakoak izango dira, herri bazkarirako txartelak aldiz, 5 euroan eskuratu ahal izango dira.
Aurtengoan ere, Herri Urratsera joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute elkarlanean herriko hainbat gurasok eta Zuhatza Euskara Elkarteak. Txartelak Zalburdi tabernan eta Bikain jatetxean eskuratu daitezke, 15 euroan. Autobusa 08:45ean abiatuko da Debatik, estalitako pasealekutik. 08:55ean jasoko du jendea Itziarko biribilgunean. Itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen.
Baso Bete Zientzia jardunaldien barruan, bi hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, Ikusezina ikusaraziz hitzaldia eskainiko du Maddi Astigarraga Ilustratzaile zientifikoak. Bestetik, Fisika kuantikoa edonon solasaldia eskainiko du Jon Lafuente Fisikan doktoreak.
Baso Bete Zientzia jardunaldiekin amaitzeko hiru hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, Gure gorputzeko barne galaxia omikoa: mikrobiota hitzaldia eskainiko du Igor Baroja Biologia molekularrean doktoreak. Aitor Urbieta Ingeniaritza informatikoan doktoreak, berriz, Nola babes ditzakegu Blade Runner-eko erreplikanteak giza mehatxuen aurrean? solasaldia eskainiko du. Amaitzeko, Neurtezina neurtzen: neutrinoak eta hauen detekzioa hitzaldia eskainiko du Mikel Elorza Fisikan doktoregaiak.