Herri Urratsera joateko autobusean izena emateko azken egunak

Berriketan mai 07, 11:57 Deba   Itziarko Auzo Udala

Igandean (maiatzak 12) ospatuko da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia Senperen, eta Debatik eta Itziartik joan-etorria autobusez egin nahi dutenek ostiralera arteko epea izango dute izena emateko. Txartelak Zalburdi tabernan eta Bikain jatetxean daude salgai, 15 euroan.

Maiatzaren 10ean amaitzen da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan mai 06, 09:42 Deba

HH5etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako udalekuak uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta. Izen-ematea ostiralean (maiatzak 10) amaituko da.

Deba Itziarko Auzo Udala