Bihar egingo dute maiatzeko Merkatu Txikia

Berriketan mai 03 Deba

Tokiko eta gertuko ekoizleen produktuak erosteko aukera izango dute 09:00etatik aurrera estalitako pasealekura bertaratzen direnek.

ELKARRIZKETA
"BPTDk batasun irudiaz gain, ematen digu lehiatzeko gaitasuna"

Egoitz Unamuno - Plaentxia.eus mai 03 Debabarrena

BPTD, Basque Precision Technology District, 2019an eratu zuten eragile publiko eta pribatuek eta gaur egun Debabarreneko eta inguruetako prezisioko teknologia arloko 41 enpresa batzen ditu bere baitan. Iaztik, Iñigo Perez-Arregi De Codes (Donostia, 1968) da elkartearen presidentea. Donostiarra den arren, ondo ezagutzen du bailarako industria, bere lan-ibilbide osoan zehar bailarako enpresetan lan egin du eta. Duela hogeita bost urtetik Eibarren dihardu, EPC enpresan. Bertan erantzun ditu DKTren galderak, elkarteak ekainaren 14an Ermuko Izarra Centren egingo duen urteko batzar nagusiaren aurretik.