Bi programa eskainiko dira. Batetik, Zabu Zibu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar-beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin joatea eta jolastea. Bestetik, Txirrintxon (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Baso Bete Zientzia jardunaldiekin amaitzeko hiru hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, Gure gorputzeko barne galaxia omikoa: mikrobiota hitzaldia eskainiko du Igor Baroja Biologia molekularrean doktoreak. Aitor Urbieta Ingeniaritza informatikoan doktoreak, berriz, Nola babes ditzakegu Blade Runner-eko erreplikanteak giza mehatxuen aurrean? solasaldia eskainiko du. Amaitzeko, Neurtezina neurtzen: neutrinoak eta hauen detekzioa hitzaldia eskainiko du Mikel Elorza Fisikan doktoregaiak.