Bi programa eskainiko dira. Batetik, Zabu Zibu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar-beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin joatea eta jolastea. Bestetik, Txirrintxon (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Baso bete zientzia jardunaldien barruan, bi hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, Alzheimer gaixotasuna prebenitu al daiteke hitzaldia eskainiko du Ane Iriondo Neurozientzian doktoreak. Bestetik, Elektroiekin dantzan: argia harrapatu nanoeskala ikusteko solasaldia eskainiko du Mattin Urbieta Fisikan doktoreak.