Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 - Deba

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Deban

Berriketan 2024ko api. 21a, 22:16

EH Bildu nagusitu da Deban Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Udalerrian koalizio abertzaleak eskuratu ditu boto gehien (1.292) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, nabarmen gora eginez 2020koekin alderatuta (1.077 boto izan zituen orduan). Bigarren izan da EAJ-PNV, 1.203 botorekin, kasu honetan apur bat igota duela lau urteko emaitzekin alderatuz gero (1.170 boto izan zituen, lehen indarra izanik). Hirugarren alderdia PSE-EE izan da, 200 botorekin; duela lau urte baino 36 boto gehiagorekin, jain justu. 

Sumar alderdiak 57 boto izan ditu, Elkarrekin-Podemos-ek 45 (157 lortu zituen 2020an), PPk 42 boto eskuratu ditu (duela lau urte bezalaxe), Vox-ek 19 izan ditu (kopurua mantenduz), eta Pacmak 9 lortu ditu (kasu honetan ere kopurua mantenduz).

Jarraitu kontaketa ofiziala eta herrietako emaitzak HEMEN