Apirileko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2024ko api. 26a, 13:01

Herri aldizkariaren 294. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Baso bete zientzia jardunaldien antolakuntza lanetan diharduten zientzialariekin izandako elkarrizketa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzei buruzko albistea, Arbil Elkarte Sozialaren azken asteotako ekimenei buruzko informazioa, Maitane Beristainekin Lasturko erroten bueltan izandako solasaldia, Gaztelekuaren udaberriko oporraldiak lagatako irudiekin osatutako bilduma...

Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.