Maiatzaren 1ean sartuko da indarrean Debako TAO sistema

Berriketan 2024ko api. 29a, 10:19

Iazko baldintza eta ezaugarri berdinak izango ditu zerbitzuak. Irailaren 30era arte egongo da indarrean.

Debako Udalak jakinarazi du TAO sistema maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean egongo dela indarrean udalerri osoan. Zerbitzuan iazko baldintza berdinak mantenduko dituzte, eta txartelek ere prezio bera izango dute. Interesa duten herritarrek udaletxean eskuratu ahal izango dituzte txartelak.

Aparkatzeko guneen eta ordutegien inguruko informazio guztia udalaren web orrian egongo da ikusgai.