Ibilaldia: Deba-Zumaia

Berriketan mai 17, 17:55 Deba

Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu dute ekintza. Etapak 19,7 km ditu eta zazpi ordu inguruan egiteko modukoa da.

Nahi dutenek, Zumaitik Debara itsasontziz bueltatzeko aukera izango dute. Ordubeteko bisita gidatua euskaraz eta doan izango da, eta, gehienez, 39 lagunentzako tokia egongo da. Aurrez, izena eman beharko da labur.eus/bira loturan sartuta edo Debako turismo bulegora (943 19 24 52) deituta.

Itsasontziz bueltatzeko hitzordua 17:30ean jarri dute, Zumaiako Txomin Agirre moilan.

Liburu aurkezpena: 'Biodibertsitateari buruzko apunteak'

Berriketan mai 17, 17:50 Deba

Europako Geoparkeen Astearen baitan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak argitaratu berri duen 'Biodibertsitateari buruzko apunteak' liburua aurkeztuko dute lana ontzeaz arduratu diren Alberto Luengo biologoak eta Ander Hormazuri ilustratzaileak.

Zumardiko kioskoan, Deba
Kirol portua, Deba